Ikusgai dira Ludotekako txandak

Maria Maya Manterola 2025eko urriaren 6a

Ludotekako jostailu erakusketaren irudi bat. (Guka)

Dagoeneko osatu ditu txandak udalak, eta ikusgai da haur bakoitza asteko zer egunetan joan ahal izango den zehazten duen zerrenda. Ostiraletan izan ezik, gainerako egunetan joateko izena eman daiteke oraindik ere, plazak libre daudelako. 

Ikasturte berriari berehala ekingo dio Ludotekak. Haurrak zer egunetan joan daitezkeen kontsulta daiteke dagoeneko, osatu baititu txandak udalak. Lehentasunak kontutan hartu dituzte zozketa bidez zerrendak osatzerako orduan.

Txanden zerrenda hemen ikus daiteke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide