Erabilera publikorako zabalik da jada Zumaiako Mojaxarren Komentua. Bertan hasi dute ikasturtea Musika Eskolako kideek, kulturaren bueltan dabiltzan zenbait kidek eta Musika Bandak, esaterako. Bigarrengoz jaio da Komentua, eta haren inguruko argazki erreportajea topa daiteke urriko Zumaia Guka aldizkarian.
Beste zenbait eduki ere bai: Maite Etxabe Itxas Gaineko presidenteari eta piraguistari nahiz oporraldiro Donejakue bideko zati bat egiten duen Borja Aizpuruari elkarrizketak, Arnaitz Rubio Aprea fotokazetariaren inguruko erreportajea Erretratua atalean eta kolaboratzaileen zenbait iritzi, besteak beste.
Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek, ohiko salmenta puntuetan eskuratu ahal izango dute: A3 inprimategian, Aizpurua liburu dendan, Mandalan, Jotabi okindegian, Arkupe okindegian eta Ogi Berri Amaia plazan.