Jadarre eta Txikierdi arteko errepideko errei bat itxiko dute bihar goizean

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 7a

N-634 errepidea Jadarre parean. (Juan Luis Romatet)

Goizeko 09:30etik 12:15era arte itxiko dute errepideko erreia, mantentze lanak egiteko. Bitartean, irteerak saihesbidearen bitartez egin beharko dituzte. 

N-634 errepideko errei bat itxiko dute bihar goizean, Jadarreko zubia eta Txikierdiko biribilgunearen artean, errepidearen ertzean pilatutako zuhaixkak eta belarrak kendu ahal izateko. Goizean egingo dituzte lanak eta, ondorioz, erreia 09:30etik 12:15era bitartean itxiko dute. 

Auto gidariek Zumaiara sartu ahal izango dute Axular ibiltokitik, baina herritik ateratzeko saihesbidea erabili beharko dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide