Zestako eta paletako partida bana, etzi Aitzurin

Juan Luis Romatet

Aitzuri frontoia. (Zumaiako Udala)

Gipuzkoako txapelketako bi partida jokatuko dituzte ostiral arratsaldean Zumaiako frontoi luzean. 

Gipuzkoako pilota txapelketako beste bi partida jokatuko dituzte ostiral arratsaldean Zumaiako Aitzuri frontoian. Oraingoan, zestako eta paleta gomazko norgehiagokak izango dituzte herriko pilotaleku luzera bertaratuko direnek. 

Hasteko, nagusien lehen mailako binakako zesta punta partida jokatuko dute Zumaia 2k eta Mutrikuko Danok Bat 2k. 19:15ean jokatuko dute partida hori. 21:00etan, aldiz, paleta gomazko partida izango da jokoan, eta nagusien 3. mailako Zumaia eta Errenteriako Eple 3 neurtuko dira.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide