Flysch Trailaren bueltan aritu direnei zorionak eta eskerrak eman dizkie udalak

Maria Maya Manterola 2025eko urriaren 8a

Argazkia: Guka.

Zumaiako Udalak nabarmendu du "herrigintza ariketa handia" izan dela Flysch Trail mendi lasterketaren hamazazpigarren edizioa. 

Flysch Trail lasterketaren hamaseigarren edizioa igaro berritan, haren antolakuntzaren bueltan ibili direnei eskerrak eman nahi izan dizkie Zumaiako Udalak, baita lasterketaren egunean boluntario lanetan aritu zirenei ere. "Herri, herrigintza eta auzolan ariketa ederra egin zuten denen artean beste urte batez, eta nabarmentzeaz ez ezik, txalotu ere egin behar da", esan du udalak ohar bidez. 

Baserritarren eta lur jabeen prestutasuna nahiz udal langileena ere eskertu nahi izan du erakundeek, baita probaren babesleena, merkatariena, ekoizleena eta dendariena ere, egitasmoa laguntzeko erakutsi duten "prestutasuna eta borondateagatik". 

Korrikalariak ere aipatu nahi izan ditu udalak. Izan ere, eguraldiari aurre eginez, ehunka lagun atera ziren korrika: "Eguraldiak jarritako baldintza petraletan egin behar izan zuten korrika, eta horiei guztiei ere eskerrik asko. Halaber, animoak min hartzeko zoritxarra izan zutenei; izan ere, baldintzek halakorik gertatzeko arriskua handitu egin zituen, eta ezbehar batzuk gertatu ziren. Beraz, horiek lehenbailehen osa daitezen nahi dugu".

Aurki bilduko da antolakuntza taldea aurtengo edizioaren balorazio bilera egiteko, eta atseden hartu ondoren hasiko da lantaldea hamazazpigarren edizioa prestatzen, 2026koa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide