Eguraldiak eta itsasoaren egoerak behartuta, pasa den asteburuan jokatu behar zuten herri mailako surf eta bodyboard txapelketa bertan behera utzi zuten. Datorren astebururako baldintzak hobeagoak izango direla ondorioztatuta, Ziske elkarteak txapelketa jokatzeko beste hitzordu bat jarri du hilaren 11 eta 12rako.
Larunbatean eta igandean egingo dituzte txandak, proba edo kategoria desberdinetan banatuta: open, master, 18 urtez azpikoak, neskak eta longboard kategoriatan jokatuko dute txapelketa. Goizeko 08:00etan egingo dute checkinga, eta ordu erdi geroago ekingo diete txandei.
Interesdunek oraindik ere izena emateko aukera dute, Spot surf dendan. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, bi kategoriatan parte hartu ahal izango du, eta kategoriako 10 euro ordainduko ditu izena ematerako orduan.