Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko mobilizazioa egingo dute bihar Zumaiako feministek

Maddi Txintxurreta

Manifestazioa iragartzeko pankarta, Beheko plazan. (Juan Luis Romatet)

Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat egin dute Zumaiako feministek, eta Palestinari elkartasuna adierazteko manifestazioan aterako dira bihar arratsaldean. 

Feministok Palestinarekin. Israelgo estatu genozida suntsitu leloarekin mobilizazioak deitu dituzte asteburu honetarako eskualdeko hainbat herritan. Zumaiako feministek ere bat egin dute deialdiarekin, eta Palestinaren askatasunaren alde manifestatzera deitu ditu herritarrak. Giza martxa 19:00etan abiatuko da Beheko plazatik. 

Israelek Palestinaren kontrako politika kolonialistaren indarrak biderkatu zituela bi urte bete diren honetan, eskualdeko hainbat herritako plazetatik genozidioaren kontrako oihua zabalduko dute asteburuan beste behin ere. Oraingoan, talde feministek egin dute mobilizatzeko deialdia, eta Israelen aurkako boikot kanpainarekin bat egiteko galdegingo diete erakundeei zein herritarrei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide