Abian dira dagoeneko Foronda kultur etxean ematen dituzten ikastaroak. Horietako biren nondik norakoak ezagutzera emateko ate irekien jardunaldiak antolatu ditu Udaleko Kultura Sailak datorren asterako.
Etzidamu, asteartean, urriaren 14an, haurrentzako oinarrizko pintura tailerraren berri emango dute. Ikastaro horretan LH3tik eta DBH4ra bitartekko haur eta gaztetxoek hartu ahal izango dute parte. Saioak ordubeteko iraupena izango du, eta 17:00etatik 18:00etara bitartean egingo da.
Egun bat geroago, asteazkenean, urriaren 15ean, egur taila ikastaroaren berri emateko ate irekiak egingo dituzte. Kasu honetan, bi orduko iraupena izango du jarduerak, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Jarduera hauetan parte hartzeko ez da izenik eman beharrik izango.