55 urte baino gehiagoko emakume migranteei zuzendutako saioa egingo du Malen Etxeak larunbatean

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 9a

Malen Etxeko egoitzaren inaugurazioko artxiboko irudia. (Juan Luis Romatet)

Larunbat arratsaldean egingo dute saioa, emakume migranteen elkarteak Zumaiako Basadi auzoan duen egoitzan. 

55 urte edo gehiago dituzten emakumeei zuzendutako saioa antolatu du Malen Etxea emakume migranteen elkarteak larunbaterako. Arratsaldez egingo dute, elkarteak Basadi auzoko 14. zenbakian duen egoitzan, 16:00etatik aurrera. 

Adinean aurrera egin eta emakume migrante horiek izan ditzaketen galderak erantzuten saiatuko dira, hala nola, "nola egongo gara jubilatuko garenean? Zer nolako jubilazioa izango dut? Nola biziko gara? Edo, zer gerta daiteke nire jaioterrira itzultzen banaiz?".

Zapatu arratsaldeko saiora joatea gomendatu diete Malen Etxeko lagunek emakume horiei. "Garrantzitsua da informatuta egotea, denok batera ahots bakarra izan gaitezen", adierazi dute sare sozialen bidez. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide