Palestinaren aldeko elkarretaratzea egin dute gaur Zumaiena Ikastolan

Juan Luis Romatet

Palestinaren alde Zumaienan egindako elkarretaratzeko irudia. (Zumaiena Ikastola)

Ikastolako komunitatea osatzen duen ikasle, irakasle eta guraso talde bat ikastetxe aurrean kontzentratu da arratsaldeko lehen orduan Gure haurrak ere badira lema zuen pankartaren atzean. 

Zumaiena Ikastolako hezkuntza komunitatea osatzen duen ikasle, irakasle eta guraso talde batek Palestinako herriaren aldeko elkarretaratzea egin du gaur, 14:15ean, ikastetxeko sarreran. Gure haurrak ere badira lema zeraman pankarta baten atzean kontzentratu dira. 

Plazaratutako ohar batean adierazi dutenez, "hitzik gabe" geratu dira "Palestinako herritarrek, eta bereziki, bertako haurrek bizitzen ari diren sufrimendu eta nahigabe guztiaren aurrean". Gaineratu dute, telebista eta sakelakoen bidez ikusten dutenaren aurrean "ezintasun sakona" sentitzen dutela. "Aski da! oihukatu nahi dugu", nabarmendu dute.

Horregatik, azken asteotan sortutako elkartasun olatuari beraien ekarpena egin nahi izan die, "ez baita besoak jaisteko unea, gureak ere badiren haur horien sufrimendua behingoz geldiarazteko unea baizik".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide