Oikiako baserri batean, pertsona batek istripua izan du traktorearekin 11:00 aldean. 70 urtetik gorako gizona da ezbeharra izan duena. Ertzainak eta anbulantzia bertaratu dira istripuaren lekura, eta helikopteroa ere bai. Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, Donostia ospitalera eraman dute gizona, zaurituta.