Sua piztu da Amaia plazako etxebizitza bloke batean, eta bizilagunak eraikinetik aterarazi dituzte

Onintza Lete Arrieta 2025eko urriaren 10a

Suhiltzaileak Juan Belmonte kaleko sua itzaltzeko lanetan. (Gorka Zabaleta)

Bost solairuko etxebizitza bloke bateko teilatuan piztu da sua, 17:00 aldean. Suhiltzaileak berehala bertaratu dira sua itzaltzera, eta kontrolpean dute dagoeneko egoera. Ez da inor zauritu, ezta etxebizitzarik kaltetu ere. Bizilagunek etxetik kanpo jarraitzen zuten iluntzean, baina 23:00 aldera bueltatu ahal izan dute.

Amaia plazan obretan den etxebizitza bloke bateko teilatuan sua piztu da gaur arratsaldean, 17:00 aldera, eta etxeetan ziren bizilagun denak eraikinetik aterarazi dituzte.

Ortega y Gasset eta Juan Belmonte kaleen arteko bost solairuko etxebizitza bloke bateko teilatuan piztu da sua. Eraikin horren teilatuan obretan ari dira, eta ikusteko dago zer eraginda piztu den sua.

Ertzaintzak abisua jaso eta minutu gutxira iritsi dira suhiltzaileak tokira, eta une honetan kontrolpean dute egoera. Ez inor zauritu, ezta etxebizitzarik kaltetu ere. Iluntzean artean beren etxeetara itzuli ezinik jarraitzen zuten bizilagunek, baina 23:00 aldera bueltatu dira.

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea eta Gorka Zabaleta)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide