Palestinaren alde talde argazkia aterako dute gaur eguerdian

Onintza Lete Arrieta 2025eko urriaren 12a

Iaz Torreberri kanpoan Palestinari elkartasuna adierazteko ateratako argazki bat. (Utzitakoa)

Gaztetxean batzarra egin zuten atzo, eta gaur 12:30ean Amaiako plazan argazkia ateratzea erabaki zuten. Han bertan horma irudi bat margotzen ari dira goizean zehar.

Torreberri gaztetxean Palestinaren aldeko gazte komitea egin zuten atzo, eta han erabaki zuten gaur bi ekintza egitea: batetik, Amaiako plazako parkeko eskaileretan horma irudi bat margotzea. Bestetik, horren ondoren "Palestinaren aldeko elkartasun argazkia" ateratzea. 12:30ean da talde argazkirako hitzordua, eta herritarrei dei egin diete bertan parte hartzera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide