Edu zena omendu dute Ziskeren herriko surf eta bodyboard txapelketan

Onintza Lete Arrieta

Atzo jokatu zuten txapelketa Itzurunen, eta azkenean, egun bakarreko lehia egin zuten. Omenaldian, berriz, 70 surflari inguru elkartu ziren, uretan, borobilean jarri eta agur polita eskaintzeko surflari zumaiarrari.

Astebete atzeratuta, atzo jokatu zituzten Ziske surf elkarteak antolatutako herriko surf eta bodyboard txapelketak, baina lehiak adina garrantzia izan zuen beste ekintza batek: surflariek Edu zenari egin zioten omenaldiak. Bizitza osoan surfean aritu zen zumaiarra, eta elkarteko kide izandakoa zen. Beti Itzurunen ibiltzen zen surfean, eta hantxe egin zion atzo agurra elkarteak. 70 lagun inguru elkartu ziren, eta pistina aldean sartu ziren, uretan borobilean jarri eta omenaldi polit bat egiteko.

Kirol lehiari dagokionez, berez surf txapelketak asteburu osoan zehar ziren jokatzekoak, baina azkenean, atzo bertan hasi eta bukatu zituzten lehiak. Open, master, neskak, 18 urtez azpikoak eta longboard kategoriatan banatuta aritu ziren neska-mutilak, eta sailkapena honela gelditu zen:

Body master:

  1. Alex Uranga
  2. Lopez
  3. Ando
  4. Manu Uranga

Surf master:

  1. Popeto
  2. Pordi
  3. Guti
  4. Xabi Alberdi
  5. Ramon
  6. Valero

Surf junir:

  1. Jon Suarez
  2. Akox
  3. Peru

Body junior:

  1. Mikel Egiguren
  2. Martin Irure
  3. Lua
  4. Alex Erretegi

Open surf:

  1. Alkan
  2. Pana
  3. Odri
  4. Iñaki Goiko

Body open:

  1. Odri
  2. Ando
  3. Urres
  4. Lopez

Neskak (surfa):

  1. Karmela

(Argazkiak: Ziske)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide