Sergio Fernandezek irabazi du Anaderen arrantza lehiaketa

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 13a

Lehiaketako irabazlea, Anadeko kideekin. (Anade)

Iñaki Espillaren oroimenezko arrantza lehiaketa jokatu zuten atzo Zumaian, Anade elkarteak antolatuta. Zumaiako elkarteak jaso zuen taldeen arteko saria.

Eguraldia lagun zutela jokatu zuten atzo Iñaki Espillaren aldeko arrantza lehiaketa. Urolaren itsasadarrean aritu ziren arrantzan goiz partean, eta arratsaldeko lehen orduetan banatu zituzten sariak, Anade elkartearen egoitzan. 

Aurtengo aldiko irabazlea Zurriola elkarteko Sergio Fernandez izan da, 2.748 punturekin; bigarren, Izkiro elkarteko Jordi Lopez izan da, 2.108 punturekin; eta hirugarren Zurriolako Mikel Gonzalez, 1.910 punturekin. 

Sari gehiago ere banatu zituzten. Anade elkartekoen artean, lehena Ana Belen Mesa izan zen, 1.628 punturekin (berak jaso zuen lehen emakumearen saria ere); bigarren Iñigo Cardenas, 1.528 punturekin; eta hirugarren Yerai Corrales, 1.270 punturekin, Lehen beteranoa Mons A elkarteko Carlos Rodriguez izan zen, 1.644 punturekin. Arrain handienaren saria Mikel Gonzalezek jaso zuen, eta talde onenarena etxeko elkarteak, Anadek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide