Palestinaren aldeko murala margotu dute Amaia plazako anfiteatroan

Maria Maya Manterola

Argazkia: GKS.

Palestinaren aldeko greba komitea ostiralean bildu zen Torreberri gaztetxean. Larunbatean elkartu ziren berriz ere Amaia plazan, horma irudia margotzeaz gain, talde argazkia ateratzeko.

Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, greba komitea bildu zen joan den ostiralean Torreberri gaztetxean. Palestinaren aldeko elkartasuna sustatzeko, zenbait ekintza egin dituzte asteburuan zehar hainbat herritan, baita Zumaian ere: Amaia plazako anfiteatroan Palestinako bandera margotu zuten larunbatean, eta Israelgo estatuaren suntsipena eskatu. Amaitutakoan, talde argazkia atera zuten anfiteatroan bertan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide