Biharko deitu du udalak Gabonak antolatzen hasteko lehen bilera

Maria Maya Manterola 2025eko urriaren 13a

Olentzero eta Gomezago, iaz. (Guka)

Bilerara agertu ezin, baina proposamenak dituzten herritarrek edota laguntza eskaini nahi dutenek telefonoz edo posta elektronikoz jar daitezke harremanetan Kultura Sailarekin. Alondegian izango da bilera 19:00etan.

Gabonetara begira jarri da dagoeneko Udaleko Kultura Saila. 2025aren amaieran eta 2026ko hasieran Zumaian egingo diren ekitaldiak prestatzeko lehen bilera biharko deitu dute, asteartea. 19:00etarako jarri dute hitzordua, Alondegian. 

Kultura Sailak igorritako mezuan irakurri daitekeenez, lanak ugariak izango dira: Jaiotzaren antolaketa, errege kabalgatako karrozak eraikitzea, kabalgata bera antolatzen laguntzea, etab. Gaineratu du aipatu bilera irekia izango dela, "jai hauetan lankidetza eskaini nahi duen guztientzat".

Bilerara agertu ezin, baina proposamenen bat duten, edo laguntza eskaini nahi duten elkarte edota norbanakoak Alondegia kultur etxearekin jar daitezke harremanetan, 943-86 10 56 telefonora deituz edo kultura@zumaia.eus posta elektronikoko helbidera idatziz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide