Miren Agur Meaberen bisita izango dute gaur Irakurri Matteko kideek

Juan Luis Romatet

Miren Agur Meabe. (EITB)

Lekeitioko idazlearen Amorante frantsesa liburuaz jardungo dute gaur, 18:00etan hasiko den saioan. Alondegiko Moila gelan bilduko dira. 

Udazkenetik udazkenera bitartean, hilero liburu baten inguruan jarduten dute Irakurri matte Zumaiako irakurle taldeko kideek. Urriko saioan, Miren Agur Meabe idazle lekeitiarraren azken liburua izango dute hizpide, Amorante frantsesa izenekoa. Idazlea bera izango dute Uxue Alberdik gidatutako saioan, eta beraien iritziak partekatu edo galderak egiteko aukera izango dute taldekideek. 

Poema bidez idatzitako nobela da Miren Agur Meaberen lan hori, pertsonaia arrunt baten epopeia xumea, thriller ukituekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide