Bi ekitaldi antolatu ditu Emakumeon Etxeak aste honetarako

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 14a

'Kilimaterioa' saioko une bat. (Utzitakoa)

Menopausiaren inguruko bizipen tailerra egingo dute gaur Zumaiako Emakumeon Etxean. Ostegunean, berriz, bertsoak eta bakarrizketak uztartuko dituen saioa. 

Jardueraz beteta dator udazkena Zumaiako Emakumeon Etxean. Aste honetarako ere bi ekitaldi antolatu dituzte Ardantzabideko lokaletan: bizipen tailerra gaur arratsalderako, eta bertsoak eta bakarrizketak uztartuko dituen saioa ostegunerako. 

Menopausia: aldaketak, berregokitzeak eta erotika izeneko bizipen tailerra eskaniko du Yoana Azpitarte Navedak gaur arratsaldean, 18:30ean hasita. Klimaterio fasean dauden emakumeei zuzendutako sexualitateari buruzko bizipen tailerra izango da emango duena. Gorputz, identitate eta harremanen aldaketa eta berregokitzeaz ere hausnartuko dute, baita gizartearen eraginaz eta jasotako heziketa sexualari buruz ere. Saioa euskaraz izango da. 

Ostegunean, berriz, 18:30ean hasita, Kilimaterioa bat-bateko bertsoen eta bakarrizketen saioa izango dute Emakumeon Etxean. Kaitin Allende arduratuko da bakarrizketez, eta Oihane Perea eta Irati Anda arituko dira bertsotan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide