Modalitate desberdinetako pilota partidak hartuko ditu Aitzurik asteburuan

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 15a

Aitzuri frontoia. (Zumaia.eus)

Gipuzkoako txapelketako lau partida jokatuko dituzte ostirala eta larunbata bitartean Zumaiako pilotaleku luzean. 

Zesta punta, paleta eta eskuzko partidak jokatuko dituzte ostirala eta larunbata artean Aitzuri frontoian. . 

Ostiralean, 19:15ean hasita, Gipuzkoako txapelketako bi norgehiagoka izango dira. Nagusien 1. mailako zesta punta partida jokatuko dute lehenbizi Zumaia 1 eta Donostia Jai Alaiek. Haren amaieran, nagusien 3. mailako paleta larruzko partida izango da, Zumaia 1 eta Urnietaren artekoa. 

Larunbatean, berriz, arratsaldez izango dira partidak. Eskuz banakako bi norgehiagoka jokatuko dituzte 19:00etatik aurrera. Alebinen 3. mailan, Etxeberria eta EPLE elkarteko Lasarte neurtuko dira, eta jarraian, infantilen 3. mailan, Jaimes eta Lagunakeko Sanchez. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide