Hilaren 24an banatuko dituzte Olagarro Eguneko argazki rallyko sariak

Maria Maya Manterola 2025eko urriaren 15a

Olagarroak zintzilik, Eusebio Gurrutxaga plazan. (Guka)

Sariak banatzeaz gain, aurkeztutako argazkien proiekzioa izango da Alondegiko Oxford aretoan. 

Dagoeneko jakinarazi du udalak noiz banatuko dituzten azken argazki rallyko sariak: urriaren 24an egingo dute sari banaketa ekitaldia, eta hitzordua baliatuko dute lehiaketara aurkeztutako lanak proiektatzeko. Alondegiko Oxford aretoan izango da, 18:30ean.

Olagarro Egunean izan zen argazki rallya, joan den irailaren 20an. Goizean zehar, herrian argazkiak egiten aritu ziren parte hartzaileak, eta Oxford aretora eraman zituzten txartelak gero. Argazki horiek guztiak ikusi ahal izango dira datorren asteko sari banaketan.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide