Gazako sarraskia salatzeko lanuzteak egin dituzte herrian

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 15a

Eguerdian udaletxe aurrean egindako elkarretaratzeko irudia. (Juan Luis Romatet)

Grebarekin eta lanuzteekin bat egin duten udal langileek eta zinegotziek 15 minutuko elkarretaratzea egin dute 11:15ean, udaletxe aurrean. Herritar batzuek ere bat egin dute deialdiarekin, eta taldera batu dira. Enpresa batzuetan ere jarduera eten dute. 

Sindikatuek deituta, Gazako genozidioa salatzeko lanuzteak ari dira izaten Zumaian, bai enpresa eta negozioetan, baita ikastetxeetan ere. Udaleko langile eta ordezkari politiko batzuek ere bat egin dute deialdiarekin, eta elkarretaratzea ere egin dute udaletxe aurrean, eguerdiko 11:15ean. Palestinako banderak eskutan zituztela 15 minutuan kontzentratu dira. Herritar batzuk ere Foruen plazara hurreratu dira, eta taldera batu dira. 

Arratsaldean, 19:30ean, Saregile plazan, Gernika Palestina herri mugimenduak deitutako ekintza egingo dute. Burrunba saioa izango da arratsaldekoa.

GKNko langileak lanuztea egiten. (LAB)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide