'Una batalla tras otra' eta 'Sari nagusia, ziztu bizian', asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet

Leonardo di Caprio aktore eta Paul Thomas Anderson zuzendari dituen filma emango dute helduen saioetan. Haurrenean, aldiz, animaziozko filma bat. 

Datorren asteburuan ere bi film emango dituzte Aita Mari zinema aretoan, Una batalla tras otra helduentzako, eta Sari nagusia, ziztu bizian, haurren saiorak.

Paul Thomas Anderson zinemagile estatubatuarraren azken lana da Una batalla tras otra, eta aurpegi ezagunak ditu aktoreen artean, hala nola, Leonardo di Caprio, Sean Penn edota Benicio del Toro. Thomas Pynchonen Vineland liburuan oinarrituta, umore beltza, akzioa eta thrillerra uztartzen ditu. Gaurtik astelehenera bitartean emango dute, 19:30ean, eta sarrerak aurrez eros daitezke, hemen. 

Igandean, berriz, haurrentzako saioa izango da, 17:00etan. Sari nagusia, ziztu bizian filma emango dute Zumaiako zinema aretoan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide