Zumaiako Udaleko Gaztedia sailak emandako diru laguntza baten bidez, Aitor Tena zumaiarrak Herri Gaztedi izeneko mugimenduaren inguruko ikerketa lana egin du, bereziki, Zumaian zentratuta.1960-70 hamarkadetan Zumaian izan zen mugimenduaren nondik norakoak jaso ditu, zehazki.
Ikerketa lan hori Harri gorritik tiraka liburuxkan bildu du, eta atzo arratsaldean aurkeztu zuen Alondegiko Oxford aretoan egindako aurkezpen ekitaldian. Mugimenduko kideak eta haren ingurukoak bertaratu ziren saiora.
Liburuxka hemen eskuratu daiteke.