Gaur da Iñaki Zabalaren erakusketa ikusteko azken eguna

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 19a

Bisitariak Iñaki Zabala 'Ali'-ren erakusketan. (Juan Luis Romatet)

Iñaki Zabala Ali artista azkoitiarraren lanak izan dira ikusgai Zumaiako erakusketa aretoan. Itsaspeko zinemaren nazioarteko zikloko argazkiek hartuko dute haren lekukoa. 

Gaur itxiko ditu ateak Oxford aretoan Iñaki Zabala Ali margolari azkoitiarraren erakusketak. "Momentuko sentipenek" bultzatuta sortu dituen 25 margo erakutsi ditu azken bi asteotan Alondegia kultur etxeko aretoan. Gaur ere bisitatu ahal izango da bilduma, eguerdian 12:30etik 14:00etara eta arratsaldean 18:00etatik 20:00etara. 

Haren lekukoa Cimasub: Itsaspeko zinemaren nazioarteko zikloko argazkiek hartuko dute Oxfordeko programazioan. Etzi, asteartean, izango da ikusgai irudien bilduma hori.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide