Azken urteotan egin bezala, solasaldi zikloa antolatu du Erkibe kultur taldeak udazkenerako, "gure komunitatean elkarrizketa, hausnarketa eta ekintza sustatzeko asmoarekin". Gaurkotasuna duten gaiak lantzen dituzte ziklo horietan, eta aurtengorako puri-purian dagoen gai bat aukeratu dute: adminen artifiziala. Konkretuki, adimen artifizalaren erabilerak dakarren aukeraz, baina baita arriskuez ere.
Adimen artifiziala: arriskuak eta aukerak izeneko zikloa hiru hitzaldiz osatuko da eta hurrengo hiru ostegunetan eskainiko dira. Saioak Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan egingo dituzte, 18:30ean hasita.
Lehen saioa datorren ostegunean izango da, urriaren 23an, eta izena Ética para convivir con la Inteligencia Artificial izango da. Hizlaria Txetxu Ausin izango da. Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC, gaztelaniazko siglatan) Filosofiako Institutuko zuzendaria da hizlaria.
Hurrengo ostegunean, urriaren 30ean, Basque Artificial Intelligence Centerreko zuzendari nagusi Laura Marron izango da Zumaian, Erkibek gonbidatuta, honako hitzaldia emateko: Inteligencia Artificial: Qué es, para qué sirve y por qué nos afecta. Oportunidades de la Inteligencia Artificial en nuestro día a día.
Aurtengo zikloarekin amaitzeko, azaroaren 6an, Miren Agirregomezkortak, adimen artifizialean aditua eta marketingeko kontsultoreak, Adimen artifizialaren erabilera sare sozialetan: arriskuak solasaldia emango du.