'Go!azen' telesailaren 12. denboraldia estreinatuko dute azaroaren 9an, Aita Marin

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 20a

'Go!azen'-eko hamabigarren denboraldiko aktore taldea. (EITB)

Igande arratsaldean izango da estreinaldia, 17:00etan, eta gonbidapenak urriaren 29tik aurrera eskuratu ahal izango dira. 

Euskal Telebistaren Go!azen telesaila hamabigarren denboraldira heldu da, eta haren estreinaldia egingo dute azaroaren 9an, Zumaiako Aita Mari aretoan. Emanaldia igande arratsaldean izango da, 17:00etan hasita. 

Saiorako gonbidapenak hurrengo asteazkenean, urriaren 29an, izango dira eskuragarri, goizeko 10:00etatik aurrera, sarrerakzumaia.eus atarian. Pertsonako, gehienez, lau gonbidapen hartu ahal izango dira. 

Gonbidapenak hartu, baina emanaldira joaterik ez dutenei, eskatzen diete kulturetxea@zumaia.eus posta elektronikora idaztea gonbidapenak itzultzeko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide