Asteazkenean egingo dute aste honetako zineforum saioa

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 21a

Simón de la montaña film argentinarra emango dute bihar arratsaldean, Aita Mari aretoan. Saioa 19:00etan hasiko da, eta sarrerak aretoko leihatilan izango dira salgai, 5 euroan. 

Ohikoan ostegunetan ematen dira zineforumeko saioak Zumaian, baina aste honetakoa asteazkenean izango da, bihar. Izan ere, ostegunean Cimasub itsaspeko zinema jaialdiko filmak emango dituzte Aita Mari aretoan. 

Hala, bihar, 19:00etan hasita, Simón de la montaña filma emango dute Aita Marin. Federico Luis argentinarrak zuzendutako filma, 2024ko Canneseko zinemaldian aurkeztu zuten, Kritikaren Astea izeneko atalean, eta Sari Handia jaso zuen. Sarrerak aretoko leihatilan izango dira salgai, 5 euroan.

Sinopsia

Simon 21 urteko gaztea da, Andeetako mendikatearen ertzean bizi da eta, bere ametsak bere errealitatearekin bat ez datozela sentitzean, aldatzea erabakitzen du. Horretarako, denbora pasatzen hasten da bera bezalako mutil talde batekin, desgaitasunen bat dutenekin, maitatzeko eta dibertitzeko arau propioak asmatzen dituztenekin, hazten diren bitartean eta itxuraz haientzat diseinatuta ez dagoen mundu batean beren lekua bilatzen duten bitartean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide