Kamioi baten matxurak auto ilara luzeak eragin ditu AP-8an

Maria Maya Manterola

Argazkia: Utzitakoa.

Bost kilometroko auto pilaketak eragin ditu kamioi baten matxurak AP-8an, Zumaia parean. Donostiako noranzkoan, itxita dago uneotan eskuineko erreia, eta Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da. 

07:30 aldera auto ilara luzeak sortu dira AP-8an, Zumaia parean, Donostiarako noranzkoan, kamioi baten matxura tarteko. Eskuineko erreia itxita dago, eta Ertzaintza trafikoa bideratzen ari den arren, jakinarazi dute bost kilometroko auto pilaketak daudela oraindik ere. Arretaz gidatzeko eskatu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide