Gabonak antolatzeari ekin dio dagoeneko Zumaiako Udaleko Kultura Sailak, eta aurreko urteetan egin bezala, herritarren laguntza eskatu du aurtengoan ere garai horretako zenbait ekitaldi antolatzeko. Horien artean dira abenduaren 24ko eta urtarrilaren 5eko jaiotza, erregeentzako gutun bilketa urtarrilaren 4an, eta urtarrilaren 5ean egingo den Errege Magoen kabalgata.
Ekitaldi horien antolaketan laguntzeko interesa duten herriko elkarteek urriaren 31 baino lehen eman beharko dute izena, Alondegia kultur etxean (943-86 10 56; kultura@zumaia.eus). Izena emateko epea itxi ondoren bilera bat egingo dute interesdunekin.