Bost pilota partida jokatuko dituzte asteburuan Aitzurin

Juan Luis Romatet

Aitzuri pilotalekua.

Ostirala eta larunbata artean jokatuko dituzte partidak Zumaiako frontoian. Zapatuan, lau norgehiagoka izango dira.

Pilota partidaz betetako asteburua izango da datorrena Zumaiako Aitzuri frontoian. Ostirala eta larunbata bitartean, modalitate desberdinerako bost norgehiagoka jokatuko dituzte pilotaleku luzean.

Ostiralean partida bakarra jokatuko dute, arratsaldean, 19:15ean hasita, eta Zumaia eta Gazteleku 2 neurtuko dira, zesta puntan, kadete mailan. 

Larunbat goizean ere zestako partidak jokatuko dituzte. Eguerdiko 12:00etan, Zumaia 1 eta Zumaia 2 arituko dira nagusien lehen mailan. Haren ondoren, 13:00etan, jubeniletako partida jokatuko dute Zumaiak eta Hondarribiak. 

Arratsaldean, 15:30ean, alebinen hirugarren mailako eskuz banakako partida jokatuko dute Zumaiako Arizagak eta Gaztelekuko Moralesek. 17:00etan, berriz, gomazko paleta modalitateko lehia izango da Zumaia eta Aia 3-ren artean, nagusien hirugarren mailan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide