Aurkezpen eguna antolatu du Enorrek datorren larunbaterako

Juan Luis Romatet

Duela hilabete batzuk Enorrek Emakumeon Etxean egindako ekitaldi bateko irudia. (Enor)

Torreberri gaztetxean egingo dute jarduera, eta solasaldia, performancea eta DJ saioa izango dira. 

Azken hilabetetan dagoeneko ekitaldi batzuk egin baditu ere, Enor Zumaia eta inguruko zishetero disidenteen taldeak datorren larunbatean, urriaren 25ean, aurkeztuko du bere burua. Horretarako, zapatu arratsaldean Torreberri Gaztetxean ekitaldi sorta egingo du. 

Hasteko, 17:00etan, inguruko mugimendu queer transfeministen inguruko solasaldia egingo dute. Bertan izango dira Orioko Pakakeko, Morroxketako, Astindu armayuekeko eta Enor bertako kideak solasean.

Jarraian, 19:00etan, Nire uzkia nire errefusa performancea eskainiko du Tukanak, eta, afalostean, 22:00etan, DJ saioa izango da. 

Beharrekoz ez bada ere, aurrez izena ematea gomendatzen dute, n9.cl/dhp36f loturan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide