Cimasub itsaspeko zikloko emanaldia izango da gaur Aita Marin

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 23a

Olagarroa, itsaspeko zikloko irudi batean. (Cimasub)

Itsaspeko nazioarteko zikloko erakusketa zabaltzearekin batera, jaialdi horretara aurkeztutako lanen emanaldia izango da gaur, 19:00etan, Aita Marin.

Ozeanoen magian murgiltzeko aukera izango da gaur arratsaldean Aita Mari aretoan. 19:00etan hasita, Cimasub 2025 nazioarteko itsaspezko zinema ziklora aurkeztutako lanen emanaldia izango da Zumaiako zinema aretoan. 

Donostian antolatzen duten zikloa herriz herri aritzen da zinema, argazkigintza eta heziketa uztartzen dituen jarduera hori erakusten, eta Zumaiako izango da 2024-2025 tourreko azken geldialdia. Zikloaren helburua, itsasoa gizartera eramatea da, publiko guztiarentzako pentsatutako jarduerekin.

Hala, gaurko emanaldiarekin batera, argazki erakusketa ere zabaldu dute Alondegiko Oxford aretoan. Bilduma azaroaren 2ra arte bisitatu ahal izango da, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide