Sexu harremanak izango dituzte hizketagai bihar 'Eros eta Afroditaren aitortzak' antzerki musikalean

Maria Maya Manterola

Argazkia: Utzitakoa.

Esti Curiel zumaiarra Andoni Mutiloarekin igoko da Aita Mariko oholtza gainera. Sexu aniztasuna da antzezlanaren gai nagusia, baina sekretuez, gizarteko arauez, fideltasunaz, bikote monogamoen bilakaeraz, desiraz, frustrazioaz edota konpromisoaz ere jardungo dute obran.

Esti Curiel aktore zumaiarrak Eros eta Afroditaren aitortzak antzerki musikala eskainiko du bihar, ostirala, Zumaiako Aita Mari aretoan, Andoni Mutiloarekin batera. Sexu aniztasuna da antzezlanaren gai nagusia, baina sekretuez, gizarteko arauez, fideltasunaz, bikote monogamoen bilakaeraz, desiraz, frustrazioaz edota konpromisoaz ere jarduten du. Baita hain ezagunak ez diren kontzeptuez ere; PrEPaz, chemsexaz edo sexu transmisiozko infekzioen gorakadaz ere, esaterako. Hori guztia, musikalen osagaiak diren abestiez jantzita. 

Oraindik ere eskura daitezke sarrerak. Internet bidez, sarrerakzumaia.eus atarian daude salgai, eta bihar emanaldia hasi aurretik ere bai, Aita Mariko leihatilan bertan. Emanaldia 20:00etan hasiko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide