Gaur egingo dute Olagarro Eguneko argazki rallyko sari banaketa ekitaldia

Maria Maya Manterola

Parte hartzaileen argazkiak ere erakutsiko dituzte sariak banatu aurretik. (Guka)

Joan zen irailaren 20an egindako rallyko sariak 18:30ean hasita banatuko dituzte. Gainera, aurkeztutako argazkien proiekzioa izango da Alondegiko Oxford aretoan. 

Gaur izango da, ostiralarekin, Olagarro Eguneko argazki rallyko sari banaketa ekitaldia, eta hitzordua baliatuko dute lehiaketara aurkeztutako lanak proiektatzeko. Alondegiko Oxford aretoan izango da, 18:30ean.

Olagarro Egunean izan zen argazki rallya, joan den irailaren 20an. Goizean zehar, herrian argazkiak egiten aritu ziren parte hartzaileak, eta Oxford aretora eraman zituzten txartelak gero. Argazki horiek guztiak ikusi ahal izango dira datorren asteko sari banaketan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide