Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik Donostiako Zinemaldian aurkeztutako Maspalomas filma Zumaiara helduko da asteburu honetan. Filma gaur, bihar eta etzi izango da ikusgai Aita Mari zinema aretoan, 19:30ean hasita. Emanaldia hasi aurretik, leihatilan bertan eskuratu ahalko dira sarrerak; eta aurrez, berriz, sarrerakzumaia.eus atarian.
Pelikulako aktoreen artean da Kandido Uranga zumaiarra, Nagore Aranbururekin eta Jose Ramon Soroizekin batera. Azken hori da protagonista, eta Zinemaldian aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eman zion epaimahaiak. Vicente hezurmamitu du hark filmean: eguzkitan etzanda, festan eta plazeraren bila igarotzen du eguna hark, Maspalomasen. Istripu bat tarteko, Donostiara itzuli beharko du, eta egoitza batean bizi beharko du, haren alabak ala erabakita. Armairura itzuli eta bere buruaren zati bat ezkutatuko du han.