Enor Zumaia eta inguruko zishetero disidenteen taldeak datorren bihar, larunbata, aurkeztuko du bere burua herrian. Horretarako, zapatu arratsaldean Torreberri Gaztetxean ekitaldi sorta antolatu dute asanbladako kideek.
Hasteko, 17:00etan, inguruko mugimendu queer transfeministen inguruko solasaldia egingo dute. Bertan izango dira Orioko Pakakeko, Morroxketako, Astindu armayuekeko eta Enor bertako kideak solasean.
Jarraian, 19:00etan, Nire uzkia nire errefusa performancea eskainiko du Tukanak, eta, afalostean, 22:00etan, DJ saioa izango da.