Olagarro Eguneko argazki rallyak baditu irabazleak

Mireia Galarza Bastida 2025eko urriaren 25a

Zehazki, Patxi Irazabalentzat izan zen garaikurra, Jose Luis Rodriguezentzat bigarren saria, Aitor Arrutirentzat hirugarrena eta Soraya Lopezentzat laugarrena eta zumaiar onenarena.

Atzo arratsaldean egin zuten Oxford aretoan Olagarro Eguneko argazki rallyko sari banaketa ekitaldia, eta bertan izan ziren irabazle guztiak elkarrekin, baita Zumaiako Udaleko nahiz Distira argazkilari elkarteko ordezkariak ere.

Zehazki, Patxi Irazabalentzat izan zen garaikurra, Jose Luis Rodriguezentzat bigarren saria, Aitor Arrutirentzat hirugarrena eta Soraya Lopezentzat laugarrena eta zumaiar onenarena. Epaimahaikideak, berriz, Ivan Rodriguez, Agustin Sagasti eta Koldo Lopetegi izan ziren.

Irabazleak irabazle, guztira 37 argazkilarik parte hartu dute ekimenean aurten, iaz baino zertxobait gutxiagok: 17 zumaiarrek eta inguruko herrietako beste 20 parte hartzailek. Denek bost argazki aurkeztu behar izan zituzten proposatutako gaien arabera: Olarro Eguna, soinua, eliza edo ermita, ogia eta higadura. Epaimahaikideen arabera, "kalitate oso oneko" lanak aurkeztu zituzten parte hartzaile denek.

Gainera, argazki horiek guztiak ikusteko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek, bideo formatuan erakutsi zituzten eta. Rallyan parte hartutako umeei ere egin zieten aitortza, eta bakoitzari 10 euroko bono bat eman zieten, Gertuko dendetan erabiltzeko. 

(Argazkiak: Miriam Romatet)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide