Nazio mailako manifestazioa deitu du EH Bilduk azaroaren 22rako. Bilbon egingo dute, azaroaren 22an, Askatasun haizea lemapean, eta 17:30ean abiatuko da La Casilla paretik.
Ekintza horretara joateko autobusa jarri du Zumaiako EH Bilduk. Arratsaldez aterako da, 16:00etan, Patxita Etxezarreta kaleko Kantauri plaza pareko geralekutik.
Interesdunek aurrez izena eman beharko dute Inpernupen edo Kantauri tabernan. Online ere izenate emateko aukera izango da, www.labur.eus/az22_zumaia loturan klik eginda.