Zabaldu dute Aran Santamariak emango dituen bi tailerretarako izen ematea

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 27a

Aran Santamaria, 2021eko argazkian. (Arnaitz Rubio Aprea)

Haurrei eta familia osoari zuzendutako bi tailer emango ditu Aran Santamariak azaroan zehar Alondegian. Gaur zabaldu dute haietan parte hartzeko izen ematea. 

Aran Santamaria artista zumaiarrak haurrei eta familia osoari zuzendutako bi tailer emango ditu azaroan, Alondegian. 4 urtetik gorako haurrei eta haien familiei zuzendutako jarduerak izango dira biak ere.

Lehen tailerra azaroaren 8an emango du, eta Zomorroak izango du izena. Bigarrena, handik hamabost egunera emango du, hilaren 22an, eta Formekin irudiak osatu du izena. Biak ere arratsaldez emango ditu, 17:00etatik 18:30era bitartean. 

Bi jarduetarako izen ematea gaur zabaldu dute, eta azaroaren 3ra arte izango da izena emateko aukera. Horretarako hiru aukera izango dira: Alondegia kultur etxean bertan, 09:30etik 14:30era bitartean; 943-86 10   56 telefono zenbakira deituta; edo alondegia@zumaia.eus posta elektronikoko helbidera idatzita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide