Danimarkako unibertsitate bateko irakasleen bisita izan dute Zumaienan

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 27a

Danimarko irakasleak eta Zumaienako kideak, pasa den ostegunean Zumaian. (Zumaiena)

Euskal Herrian eskaintzen diren hezkuntza proiektu desberdinak ezagutzeko asmoz etorri ziren irakasle daniarrak, Mondragon Unibertsitatearen bidez. Ostegunean izan ziren Zumaienan.

Danimarkako University College South Denmark unibertsitateko irakasle talde baten bisita izan zuten pasa den astean Zumaiena ikastolan, eta ikastetxean, 0 eta 18 urte bitarteko eskaintza bateratuan nola egiten dugun lan erakutsi zieten. 

Mondragon Unibertsitatearen bidez etorri dira irakasle daniarrak Euskal Herrira, inguruko hezkuntza proiektuak ezagutzeko asmoz. Unibertsitate hark, Lehen Hezkuntzako natur zientzietako eta Bigarren Hezkuntzako biologia, kimika, fisika eta geologiako irakasle izango direnak prestatzen ditu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide