Difusio kanal berriak zabaldu ditu Emakumeon Etxeak, bere jardueren berri emateko

Juan Luis Romatet

Emakumeon Etxea.

Telegram eta WhatsApp mezularitza aplikazioetan bina kanal zabaldu dituzte antolatzen dituzten tailer, ekitaldi eta bestelako jardueren berri emateko. 

Programazio aberatsa du Zumaiako Emakumeon Etxeak. Astero izaten dituzte tailerrak, jabetze eskolak, edo agendari lotutako ekitaldiak. Horien berri emateko, difusio kanal berriak zabaldu berri ditu Ardantzabideko zerbitzuak, horretarako bina kanal sortuz Telegram eta WhatsApp mezularitza aplikazioetan. Bietan ere kanal bat euskara hutsean izango da, eta bigarrena helebiduna, euskaraz zein gazteleraz. 

Kanal horietako partaide izateko, honakoak dira loturak:

Telegram

WhatsApp

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide