Igandera arte bisitatu ahal izango da Cimasubeko argazki erakusketa, Oxford aretoan

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 29a

Bisitariak Cimasubeko erakusketan. (Juan Luis Romatet)

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloko argazkiekin osatutako bilduma dago ikusgai Alondegia kultur etxeko erakusketa aretoan. Igandean itxiko ditu ateak.

Urteroko legez, Realaren itsaspeko sailak antolatzen duen Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak geldialdia egin du Zumaian. Pasa den ostegunean, ziklora aurkeztutako lanak erakutsi zituzten Aita Mari aretoan egindako emanaldian. 

Horrekin batera, egun batzuk lehenago, urazpiko irudi liluragarriez osatutako erakusketa zabaldu zuten Alondegiko Oxford aretoan. Datorren igandera arte, azaroaren 2ra arte, egongo da bilduma ikusteko aukera, egunero, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Larunbatean eta igandean, eguerditan ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide