Berdindu, LGTBI pertsonentzako informazio eta aholkularitza zerbitzua, Zumaian izango da datorren astean

Juan Luis Romatet

Berdinduren egoitza. (Euskadi.eus)

Hurrengo ostegunean, azaroaren 6an, egongo da zerbitzu ibiltari hori Zumaiako Emakumeon Etxean. Arreta jaso nahiko duten pertsonek aurrez hitzordua lotu beharko dute. 

LGTBI kolektiboko pertsonei zein haien inguruekoei arreta eskaintzen dien Berdindu zerbitzua Zumaian izango da datorren astean, konkretuki, hurrengo ostegunean, azaroaren 6an. Zerbitzu horrek LGTBI personei, familiei eta entitateei arreta, informazioa eta aholkularitza eskaintzen die. 

Zumaiako Emakumeon Etxean izango da Berdindu hilaren 6an, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Hitzordua lotu nahiko duten pertsonek 688 76 98 65 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide