Gau beltza prestatzeko dantza ikastaroa egingo dute gaur, Komentuko kaperan

Juan Luis Romatet

Iazko Gau beltza ospatzen. (Gorka Eizagirre)

Gau beltza ospatuko dute ostiral arratsaldean Zumaian. Herriko ikastetxeek eta haietako guraso elkarteek antolatu dute arratsaldeko ekitaldia, eta hura prestatzeko dantza ikastaroa egingo dute gaur, Komentuko kaperan.

Kalejira egingo dute ostiral arratsaldean Zumaian, Gau beltza ospatzeko, Zumaiako Herri Eskolak, Zumaiena Ikastola, eta bi ikastetxeetako guraso elkarteek antolatuta. Harekin batera, hura prestatzeko, ekintza desberdinak antolatu dituzte. Horietako bat, gaur arratsaldean egingo duten dantza ikastaroa izango da. Komentuko kaperan egingo dute, 18:30ean hasita. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide