Ahitu dira 'Go!azen'-eko estreinaldirako gonbidapenak

Juan Luis Romatet

'Go!azen'-eko aktore taldea.

Go!azen telesailaren hamabigarren denboraldia estreinatuko dute azaroaren 9an Aita Marin. Saiorako gonbidapenak ordu gutxiren bueltan ahitu ziren. Gonbidapenak izan eta joateko asmorik ez dutenei, haiek itzultzeko eskatu die Udaleko Kultura Sailak.

Espero zen bezala, ordu gutxiren bueltan agortu dira Go!azen telesailaren hamabigarren denboraldiko estreinaldirako gonbidapenak. Hurrengo igandean izango da emanaldia, 17:00etan, Aita Mari aretoan, eta saioa ikusteko gonbidapenak atzo jarri zituzten eskuragarri. Esan bezala, berehala ahitu dira. 

Gonbidapenik gabe jende asko geratu dela adierazi du Udaleko Kultura Sailak. Horregatik, sarrerak izan, baina agertzerik izango ez dutenei, aipatu gonbidapenak itzultzeko eskatu diete. Horretarako, alondegia@zumaia.eus webgunera idatziz itzuli ahal izango dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide