Mozorrotzeko deia egin dute Gau beltzeko kalejirarako

Juan Luis Romatet

Zarautzen egindako Gau beltzeko ekitaldiko irudia.

Gau beltza berreskuratzeko asmoz, kalejira egingo dute bihar arratsaldean herrian zehar, herriko ikastetxeetako guraso elkarteek batera antolatuta. Ekintza horretako mozorrotuta joatea eskatu zaie herritarrei. 

Arbasoek gau beltza ospatzen zuten antzina batean. Galtzear izan den ospakizuna berreskuratzeko saiakerak ari dira egiten duela urte batzuetatik hona Euskal Herri mailan, eta aurten Zumaian ere Gau beltza ospatzeko pausoak eman dituzte Zumaiena Ikastolako eta Zumaiako Herri Eskolako guraso elkarteek. 

Hala, bihar arratsaldean kalejira egingo dute, 19:30ean hasi eta Arritokieta kaletik abiatuta. Aurretik, aurpegi margoketa egingo dute udaletxe aurrean, 18:30ean hasita. 

Kalejirara mozorrotuta joatea eskatu diete antolatzaileek herritarrei. Gau beltzaren izaera kontutan hartuta –bihurrikeriaren jaia da Gau Beltza; Iluntasuna baliatuz, beldurra eman eta jasotzekoa–, mozorroak prestatzerako orduan, etxean dauden trapu zein arropa zaharrekin jantzi, aurpegia estali edo margotu, eta kalera ateratzea proposatzen dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide