Smartlog Nest Cycling Team taldearekin fitxatu du Mattin Salegi txirrindulariak

Juan Luis Romatet

Mattin Salegi.

Eulen-Nuuk taldean aritu den txirrindulari zumaiarra Urretxun sortu duten taldean arituko da aurrerantzean. 

Mattin Salegi txirrindulari zumaiarrak Urretxun sortu duten Smartlog Nest Cycling Team taldearekin fitxatu du, 23 urtez azpikoen mailako lasterketetan aritzeko. Harekin batera, beste hiru fitxaketaren berri eman du taldeak, haren esanetan, "2026an aurrerapauso bat emateko prest daudenak".

Salegi Eulen-Nuuk taldean aritu da aurretik, eta ihesaldietan "oso txirrindulari aktiboa" dela goraipatu dute. Horrek, azpimarratu dutenez, ikusgarritasuna eta energia emango dizkio taldeari. "Taldeak lasterketetan presentzia izango du eta bere taldekideen proiekziorako funtsezko txirrindularia izango da", esan dute. Datorren denboraldikoa hirugarren urea izango du Salegik 23 urtez azpikoen kategorian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide