Euskadiko frontball txapelketa jokatuko dute bihar, Aitzurin

Juan Luis Romatet

Bi lagun frontballera jokatzen.

Amerikar pilota eta euskal pilota uztartzen dituen modalitatea da frontballa. 2008an sortu zuten, eta Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzak aintzat hartu zuen 2015ean. Txapelketa goiz partean jokatuko dute Aitzuri frontoian. 

Frontball pilota modalitatea ezagutzeko aukera izango da bihar goizez, Zumaiako Aitzuri frontoian. Goizeko 09:00etan hasita, Euskadiko frontball txapelketa jokatuko dute Zumaiako pilotaleku luzean. 23 urtez azpikoan eta maila absolutoan jokatuko dute, gizonetan zein emakumetan, eta partidak 14:00ak aldera arte jokatuko dituztela aurreikusi du antolatzailea den Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak. 

Amerikar pilota eta euskal pilotaren arteko hibridotzat jotzen dute frontballa. 2008. urtean sortu zuten, eta 2015ean aintzat hartu zuen Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzak. Horma bakarrarekin jokatzen da modalitatea, ez du ezker hormarik. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide