Santiagora doan bidea desbideratuko dute hiru astez, Iberdrolaren lanak direla medio

Maria Maya Manterola 2025eko azaroaren 1a

Jada ezarri dute bide alternatiboa. (Zumaiako Udala)

Torreagako garapen urbanistikoari loturiko lanak ari da egiten Iberdrola Zubiaundiaren bueltan. Asteartetik aurrera desbideratuko dute Santiagora doain oinezkoen bidea.

Zubiaundiaren bueltan Iberdrola egiten ari den lanak tarteko, Santiagora joateko oinezkoen bidea itxita izango da hiru astez. Oinezkoentzako eta bizikletentzako 2,5 metroko zabalerako bide alternatiboa ezarri dute belar gunearen gainean.

Udalak azaldu du lanok Torreagako garapen urbanistikoari daudela lotuta, eta helburua dela Urola ibaiaren gainean dagoen tentsio handiko linea elektrikoa eta hari eusten dioten hiru dorreak kentzea. Torreagan eraikiko den transformazio zentro berria elikatzeko lur azpiko linea berria jartzen ari dira, hain zuzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide